Itxi

Futbola

Helegitea onartu dute

Manchester Cityk Txapeldunen Liga jokatzeko baimena du

eitb.eus

UEFAk bi urteko zigorra kendu eta isuna murriztu dio. 10 milioi euro ordaindu beharko ditu kluben lizentzien 56. artikulua ez betetzeagatik.

  • Manchester City

    Manchester City

Kirol Arbitrajeko Auzitegiak (TAS) Manchester Cityren helegitea onartu eta, ondorioz, Pep Guardiolak zuzentzen duen taldeak Europan jokatzeko baimena du.

TASek Manchesterrek kluben lizentzien 56. artikulua ez duela betetzen esan du eta horregatik mantentzen dio isuna.

UEFAk Manchester City Europako lehiaketetatik kanpo utzi zuen bi denboraldiz (2020/21 eta 2021/22) lizentzien erregulazioetan eta finantza mugetan "arau-hauste larriak" egiteagatik. 30 milioi euroko isuna ezarri zion Europako erakundeak talde ingelesari, baina 10 milioi ordaindu beharko dute orain Cityren helegitea aztertu ondoren.

2019ko martxotik UEFA Guardiolen taldea ikertzen ari zen, eta, proba guztiak aztertu ondoren, Cityk "UEFAren lizentzien erregulazioetan eta Finantzetako Joko Garbian arau-hauste larriak" egin zituela uste zuen. UEFAren aburuz, "2012 eta 2016 urteen artean, UEFAri helarazitako informazioetan jasotako babesle-etekina puztu egin zuen".