Itxi

Futbola

Baieztatuta

Damaris Egurrola eta Maite Oroz aske dira nahi duten klubera joateko

eitb.eus

Auzitegi Nazionalak arrazoia eman dio Futbolistas On sindikatuari, beraz, jokalriek ez diote ezer ordaindu behar Athletici talde zuri-gorria uzteko.

  • Damaris Egurrola

    Damaris Egurrola

Damaris Egurrola eta Maite Oroz aske dira nahi duten klubera joateko, euren kasuan, Real Madrilera eta Bartzelonara.

Auzitegi nazionalak arrazoia eman dio Futbolistas On sindikatuari. Kluben elkartean ez dauden klubentzat konpentsazio zerrenda bertan behera geratzen dela ebatzi du, hau da, Athletic, Bartzelona eta Real Madrilentzat. Hala iragarri du sindikatuak berak.

Hori hala izanda, Egurrolak eta Orozek ez diote ezer ordaindu behar Athletici talde zuri-gorria uzteko. Oroz Real Madrilen arituko da, eta Damaris Egurrolak Bartzelonarekin aritzeko akordioa du.