Itxi

Futbola

Ofiziala

Unai Emeryk hiru urterako kontratua sinatu du Vila-real taldearekin

Agentziak | Erredakzioa

Hondarribiako entrenatzailea astelehenean aurkeztuko dute, 12:30ean, La Ceramica estadioan.

  • Vila-realek Unai Emeryren fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia

    Vila-realek Unai Emeryren fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia

Vila-real taldeak oficial egin du Unai Emeryren fitxaketa. Klubak iragarritakoaren arabera, Emeryk hiru urterako kontratua sinatu du.

Hondarribiako entrenatzailea astelehenean aurkeztuko dute, 12:30ean, La Ceramica estadioan egingo duten prentsaurrekoan.

Emeryren kontratazioa otsailaren bukaeran adostu zuten, pandemiaren aurretik, Vila-real denboraldiko momenturik txarrena pasatzen ari zenean. Fitxaketa behin liga amaituta konfirmatu dute, Javi Calleja entrenatzailearen eskutik Europan jokatzea lortu ostean, LaLigako sialkapenena bosgarren eginda.

Callejak hiru denboraldi egin ditu entrenatzaile lanetan, eta orain Vila-realeko arduradunek apustu berria egin nahi dute Unai Emery eserlekuan jarrita.

Ibilbidea

Almeria, Valentzia eta Sevilla taldeak entrenatu ostean, gipuzkoarrak 323 partida zuzendu ditu Lehen Mailan, horietariko 154 irabazi ditu, 74 berdindu eta 95 galdu. Horrez gain, 51 partida zuzendu ditu Premier Leaguen Arsenalekin eta 76 Frantziako Ligan PSGren entrenatzaile bezala.

Horrela, Emeryk 450 partida zuzendu ditu liga handietan eta esperientzia zabala du Europa mailan. 131 partida jokatu ditu Europan; 36 Txapeldunen Ligan eta 96 Europa Ligan.

Gainera, Emeryk Frantziako Liga bat, bi Europa Liga, Frantziako bi Superkopa eta Frantziako bi kopa irabazi ditu.