Itxi

Futbola

Europa Liga

Sevilla, Wolverhampton, Basilea eta Leverkunsen ere final-laurdenetan izango dira

eitb.eus

Andaluziarrek nagusitasunez azpiratu dute Erroma (2-0), eta txapelketa irabazteko faboritoetako bat dira.

  • Sevillako jokalariak Reguilonen gola ospatzen

    Sevillako jokalariak Reguilonen gola ospatzen. Argazkia: EFE

Sevilla eta Wolverhampton aurrez aurre izango dira datorren asteartean, abuztuaren 11n, jokatuko diren Europa Ligako final-laurdenetan, Erroma (2-0) eta Olynpiakos (1-0) kanporatu ostean, hurrenez hurren. Andaluziarrek argi eta garbi menderatu dute Italiako taldea Reguilonen eta En-Nesyriren golekin, partida bakarrera jokatutako kanporaketan. Wolverhamptonek, berriz, hasierako minutuetan hartu du aurrea markagailuan Raul Jimenezek penaltiz sartutako golaren bitartez, eta errenta horrekin eutsi dio greziarren aurkako partida osoari.

Horrez gain, Bayer Leverkusenek ez du arazorik izan hurrengo fasera sailkatzeko; izan ere, Alemaniako taldeak 1-0 (Moussa Diaby) irabazi dio Rangersi, eta guztira 4-1eko emaitzarekin gainditu du kanporaketa. Alemaniarrek Inter Milan izango dute aurkari datorren astean.

Azkenik, Basileak ere berretsi egin du final-zortzirenetako kanporaketa gainditzea (0-3 nagusitu zen joanekoan) gaurkoan ere Eintracht Frankfurt baino gehiago izan baita Fabian Freiren gola dela medio. Shakhtar Donetsk izango da suitzarren aurkaria.

FINAL-ZORTZIRENAK

Abuztuak 5

Shakhtar 3–0 Wolfsburgo (1-2 joanekoan)

Kopenhage 3–0 Basaksehir (1-0 joanekoan)

Manchester United 2–1 Lask (0-5 joanekoan)

Inter 2–0 Getafe (Partida bakarrera jokatutako kanporaketa)

Abuztuak 6

Leverkusen 1–0 Rangers (1-3 joanekoan)

Sevilla 2–0 Erroma (Partida bakarrera jokatutako kanporaketa)

Basilea 1–0 Eintracht (0-3 joanekoan)

Wolverhampton 1–0 Olympiakos (1-1 joanekoan)

FINAL-LAURDENAK

Abuztuak 10

Manchester United – Kopenhage

Inter Milan – Leverkusen

Abuztuak 11

Shakhtar – Basilea

Wolverhampton – Sevilla

FINALERDIAK

Abuztuak 16

Wolverhampton edo Sevilla vs United edo Kopenhage

Abuztuak 17

Inter edo Leverkusen vs Shakhtar edo Basilea

FINALA

Abuztuak 21

21:00etan