Itxi

Futbola

Fitxaketak

Koeman da Bartzelonako entrenatzaile berria

EITB.EUS

Quique Setienen ordez helduko den entrenatzaile herbeheretarrak hurrengo bi denboraldietarako kontratua sinatu du.

  • Ronald Kopeman.

    Ronald Kopeman. Argazkia: EFE

Ronald Koeman da Bartzelona taldeko entrenatzaile berria. Hala jakinarazi du klubak astearte honetan, ohar ofizial baten bidez.

Bartzelonako jokalari izandakoak bi urterako kontratua sinatu du (2022ko ekainaren 30era arte), eta Quique Setienek utzitako lekua betetzera dator, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan Bayern Munichen aurka (2-8) jasotako zaplazteko handiak sortutako krisialdiaren ostean.

Koeman Herbehereetako selekzioko hautatzailea karguan zegoen  2018tik gaur arte. Jokalari moduan Groningenen egin zuen debuta profesional mailan. Geroago, Ajaxen eta PSV Eindhovenen jokatu zuen, eta 1989an fitxatu zuen Bartzelonak, bertan sei denboraldiz jokatu zuelarik. Ondoren, Feyenoordera Joan zen, eta bertan amaitu zuen bere kirol-ibilbidea. Barçarekin, Txapeldunen Liga bat, hiru Liga, Errege Kopa bat, hiru Espainiako Superkopa eta Europako Superkopa bat irabazi zituen.

Entrenatzaile moduan, Bartzelonako laguntzailea izan zen 199an, eta, ordutik aurrera Ajax, Benfica, PSV Eindhoven, Valentzia, Az Alkmaar, Feyenoord, Southampton eta Everton taldeak zuzendu zituen, baita y Herbehereetako selekzioa ere. Ajaxekin bi Eredivisie (Herbehereetako liga), Herbehereetako Kopa bat eta Superkopa bat irabazi zituen. Benficarekin Portugalgo Superkopa erdietsi zuen, eta PSV Einhovenkin Eredivisieko txapeldun izan zen. Valentziarekin Errege Kopa irabazi zuen, eta AZ Alkmaarrekin Herbehereetako Superkopako txapeldun izan zen.