Itxi

Futbola

Osasuna

Profesionalak ez diren txapelketentzako osasun protokoloa, martxan

Agentziak / Erredakzioa

AFEk "kolektiboaren parte direnen osasuna" bermatuko duela eta "protokoloa segurua izan dadin" jardungo duela adierazi du.

  • AFE. Artxiboko irudia: EFE

    AFE. Artxiboko irudia: EFE

Espainiako Futbolarien Elkarteak (AFE) aurreakordioa adostu du profesionalak ez diren txapelketei hasiera emateko, aurkeztutako osasun protokolo berri bati esker. Hala ere, elkarteak "kolektiboaren parte direnen osasuna" bermatuko dutela adierazi du.

"AFEk pozik hartu du estatu mailako futbol 'ez-profesionaleko' gure lankideen segurtasuna bermatuko duen protokolo bateratu bat sortzeko akordioa lortu izana", zabaldu du sindikatuak Twitter bidez.

Horrez gain, "kolektiboaren parte direnen osasuna" bermatuko dutela eta "protokoloa segurua izan dadin" kontu handiz jardungo dutela adierazi du David Aganzok zuzentzen duen elkarteak.