Itxi

Futbola

Fitxaketak

Kevin Rodriguesek Eibarren jokatuko du utzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Baionako ezker hegalekoak utzita jokatu zuen iaz Leganesen, eta urtebeterako kontratua sinatu du talde armaginarekin.

  • Kevin Rodrigues

    Kevin Rodrigues

Kevin Rodrigues Realeko jokalariak Eibarren jokatuko du utzita datorren denboraldian, talde biek larunbat honetan jakitera eman dutenez.

Baionan jaiotako 26 urteko ezker hegalekoak Leganes taldean aritu zen iaz, han ere utzita, eta 27 partida jokatu zituen Madrilgo taldearekin.

Realarekin jokatutako partidak kontuan hartuta, Rodriguesek 56 neurketa jokatu ditu Ligan, 4.157 minututan zehar. Tarte horretan bi gol sartu eta goleko lau pase eman ditu.