Itxi

Futbola

Fitxaketak

Mikel San Josek Birmingham City taldean jokatuko du

EITB.EUS

Jokalari nafarra talderik gabe zegoen joan zen udan Athleticekin zeukan kontratua amaitu ostean.

  • Mikel San Jose Birmingam City taldeko elastikoa erakusten

    Mikel San Jose Birmingam City taldeko elastikoa erakusten. Argazkia: @mikelsanjo6

Mikel San Jose Athleticeko jokalari ohia Ingalaterrako Birmingham City taldean arituko da datorren denboraldian, alderdi biek astelehen honetan ofizial egin dutenez.

Talde zuri-gorrian 11 denboraldiz jokatu eta gero (397 partida eta 37 gol), San Jose libre geratu da aurtengo udan Bilboko taldearekin zuen kontratua amaitu eta Athleticek kontratu hori luzatzeko eskaintzarik ez egin ostean.

Hartara, 31 urteko jokalari nafarrarentzat bigarren aldia izango da Ingalaterrako talde batean jokatuko duena; izan ere, Liverpoolen aritu zen hiru denboraldiz (batez ere bigarren taldean) 2009an Athleticek fitxatu zuen arte.

San Joseren talde berria den Birmingham Cityk Ingalaterrako English Football League Championship txapelketan parte hartzen du (Premier Leagueren ondorengo maila), eta Aitor Karanka gasteiztarra da bertako entrenatzailea, beste zuri-gorri ohi bat.