Itxi

Futbola

Guztira, 50 hautagai

Messi, Ronaldo eta Aguero, Urrezko Baloia eskuratzeko hautagaiak

Erredakzioa

Abenduaren 5ean hiru finalistak jakinaraziko ditu FIFAk eta irabazlearen izena 2012ko urtarrilaren 9an ezagutuko da, Zurichen egingo den ekitaldian.

  • Cristiano Ronaldo eta Leo Messiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldo eta Leo Messiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Leo Messi eta Sergio Kun Aguero argentinarrak, Cristiano Rolando portugaldarra eta Xavi Hernandez, Andres Iniesta, Xabi Alonso eta David Silva jokalariak 2011ko Urrezko Baloia irabazteko hautagaien zerrendan daude. Zerrenda 50 jokalarik osatzen dute.

Lista horretan FC Bartzelonako bederatzi jokalari daude: Messi, Iniesta, Gerard Pique, Carles Puyol, Cesc Fabregas, David Villa, Dani Alves eta Eric Abidal. Ordea, Real Madrileko bost: Cristiano Ronaldo, Xabi Alonso, Iker Casillas, Sami Khedira eta Mesut Ozil.

Azaroaren 1ean 23 jokalari geratuko dira zerrenda horretan, FIFAk hala erabakita. Ondoren, hilaren 5ean, hiru finalistak jakinaraziko ditu eta irabazlearen izena 2012ko urtarrilaren 9an ezagutuko da, Zurichen egingo den ekitaldian.