Itxi

Futbola

Zozketa

Real Madril-Athletic eta Reala-Bartzelona, Superkopan

EITB MEDIA

Atletico Madril vs Bartzelona eta Levante vs Logroño, emakumeen finalerdiak. Txapelketa urtarrilean izango da, 13tik 17ra.

  • Reala - Bartzelona, finalerdietan

    Reala - Bartzelona, finalerdietan

Espainiako Futbol Federazioak ohiz kanpoko batzarra egin du gaur, eta gizonezkoen eta emakumezkoen Superkopako zozketa egin du, publikorik gabe.

Parte hartzaileen artean bi euskal talde, Athletic eta Reala, iazko Kopako finalerako sailkatu ziren, baina oraindik ez dute partida hori jokatu. Horrez gainera, Real Madril eta Bartzelona izango dira, Santander Ligako lehenengoa eta bigarrena.

Hasiera batean Saudi Arabian jokatu behar zen Espainiako Superkopa, baina pandemia dela-eta Espainian egingo da. Urtarrilaren 13an jokatuko da lehen finalerdia, 14an bigarrena eta 17an finala.

Gizonen Superkopa

Real Madril vs Athletic (osteguna 14, Kordoban)

Reala vs FC Bartzelona (asteazkena 13, Malagan)

Finala Sevillan izango da, urtarrilaren 17an, igandean.

Emakumeen koadroari dagokionez horrela geratu dira finalerdiak:

Atletico Madril vs Bartzelona

Levante vs Logroño

Finala, urtarrilaren 16an, Almerian.