Publizitatea
Itxi

2021/01/19

14:38

Futbola

2 partidako zigorra

Leo Messik Athleticen kontra jokatu ahal izango du

EITB MEDIA

Cornellaren kontrako Errege Kopako partida eta Ligako Elxen aurkakoa ezin izango ditu jokatu.

  • Leo Messi

    Leo Messi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bartzelona taldeko Leo Messi jokaria bi partidarekin zigortu du Espainiako Futbol Federazioak Athleticen kontrako Superkopako finalean txartel gorria ikusi eta gero.

Asier Villalibreri kolpea eman zion partidaren luzapena amaitzear zegoela eta epaileak kanporatu zuten.

Gauzak horrela Cornellaren kontrako aste honetan Bartzelonak jokatu behar duen Errege Kopako partidan ez da izango eta asteburuko Ligako Elxen aurkakoan ezta ere.

Beraz, bueltatuko den hurrengo neurketan Athleticen kontrakoa izango da, hilaren 31an Camp Nou futbol-zelaian jokatu beharrekoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena