Itxi

Futbola

Otsailaren 4tik 11ra

Kluben Munduko Txapelketa, Qatarren

EITB MEDIA

Javi Martinezen Bayern Munich eta Palmeiras talde brasildarra dira faborito txapelketa irabazteko.

  • Javi Martinez, Bayern Munichekin gola ospatzen

    Javi Martinez, Bayern Munichekin gola ospatzen. Argazkia: EFE

Qatarren 2021eko Kluben Munduko Txapelketa jokatuko da otsailaren 4tik 11ra.

Alemaniako Javi Martinezen Bayern Munich da faborito nagusia garaikurra lortzeko, Palmeiras talde brasildarrarekin batera. Europako talde batek 2012tik ez du final bat galdu.

Palmaresari dagokionez, Real Madril dago lehen lekuan, lau garaikurrekin, Bartzelonak hiru ditu eta Corinthiansek bi.

Kluben Munduko Txapelketaren egitaraua

FINAL-LAURDENAK (otsailak 4)

14:00, (1) Tigres UANL (MEX) - Ulsan Hyundai (KOR), (Ahmad Bin Ali de Al Rayyan futbol-zelaian)

17:30, (2) Al Duhail (QAT) - Al Ahly (EGI), (Education City Al Rayyan futbol-zelaian)

5. eta 6. postuak (otsailak 7)

15:00, final-laurdenetako galtzaileak

FINALERDIAK

Otsailak 7

18:00, Palmeiras (BRA) - lehen finalerdietako irabazlea, (Education City Al Rayyan futbol-zelaian)

Otsailak 8

18:00, bigarren finalerdietako irabazlea - Bayern Munich (ALE), (Ahmad Bin Ali Al Rayyan futbol-zelaian)

3. eta 4. postuak (otsailak 11)

15:00, finalerdietako galtzaileak, (Education City Al Rayyan futbol-zelaian)

FINALA (otsailak 11)

18:00, finalerdietako irabazleak, (Education City Al Rayyan futbol-zelaian)

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Kirolak