Itxi

Futbola

'Ez dut gehiago jokatuko'

Gutik futbola utziko du

Erredakzioa

Jose Maria Gutierrez jokalari madrildarrak agur esango dio futbolari. Besiktas taldetik alde egin zuen Gutik orain dela bi aste eta ez du talde berririk bilatuko.

  • Guti. Argazkia: EFE

    Guti. Argazkia: EFE

Jose Maria Gutierrez ‘Guti’ jokalari madrildarrak futbola uzteko erabakia hartu du. Real Madrileko jokalari ohiak Besiktak talde turkiarra orain dela bi aste utzi zuen eta ez du talde berria bilatuko.

"Ez dut gehiago jokatuko" adierazi du Gutik "Europa Press on-line" hedabidean. "Oso pozik nago eta erretiratu egingo nahiz" azaldu zuen jokalariak.

Torrejoneko erdilariak 35 urte bete zituen urriaren 31an eta 2010eko uztailaren 25ean Real Madril uztea erabaki zuen. Talde merengean bederatiz urte zituenetik izan zen Guti (debuta 1995. urtean egin zuen).