Itxi

Futbola

Hedabide batzuen aburuz

Borussia Monchengladbach taldea entrenatu dezake Xabi Alonsok

EITB MEDIA

Realeko jokalari ohiak Alemaniako Bayern Munichen jokatu zuen 2014tik 2017ra.

  • Xabi Alonso

    Xabi Alonso

"Sport Bild" aldizkariak eta "Bild" egunkariak Xabi Alonsok Borussia Mönchengladbach taldea zuzenduko duela iragarri dute.

Halere, Max Eberl klubeko kirol-zuzendariak ez du berria baieztatu.

Realeko eta Liverpooleko jokalari ohiak Alemaniako Bayern Munichen jokatu zuen 2014tik 2017ra. Herria ondo ezagutzen du eta hizkuntza hitz egin ere.

Albistea konfirmatzen bada Xabi Alonsok Borussia Dortmundera doan Marco Rose ordezkatuko luke. Egun hamargarren tokian dago Gladbach, baina Europa Ligako postuetatik lau puntura bakarrik dago, beraz, Europarako sailtzeko aukerekin.

Tolosako teknikariak Sanse entrenatzen du gaur egun.