Itxi

Futbola

63 urterekin

Alfonso Barasoain zendu da

EITB Media

Eibarren historiako entrenatzaile garrantzitsuenetakoa izan zen. Guztira, 181 partida zuzendu zizkion talde armaginari. Beste hainbat euskal talde ere entrenatu zituen.

  • Alfonso Barasoain

    Alfonso Barasoain. Argazkia: EITB Media

Alfonso Barasoain euskal entrenatzailea zendu da astearte honetan, 63 urte zituela. Eibarren historiako entrenatzaile garrantzitsuenetako bat izan da, eta hainbat euskal talde zuzendu zituen.

Talde armagina 181 partidatan zuzendu zuen; 101 neurketa Bigarren Mailan eta 80 norgehiagoka BIgarren B Mailan. Ustez ezinezkoak ziren helburuak bete zituen Eibarrekin.

Bestalde, Gernika, Amorebieta, Amurrio, Barakaldo, Palamos, Gimnastica Segoviana, Eldense, Sestao eta Lemoa taldeak ere entrenatu zituen. 2011n, Amorebieta Bigarren B Mailara igo zuen.