Itxi

Futbola

Primera Iberdrola Liga

Nahikari Garciak Reala utzi du Real Madrilen jokatzeko

A. B. E. | EITB Media

Urnietako jokalariak talde txuri-urdinarekin zuen kontratua bukatu du eta kluba uztea erabaki du zortzi urteren ostean.

  • Nahikari Garcia

    Nahikari Garcia, Real Madrilen osasun-azterketa gainditu ostean. Argazkia: @realmadridfem

Real Madrilek Nahikari Garcia fitxatu du. Madrilgo taldeak datorren denboraldirako egiten duen lehen fitxaketa da Nahikarirena. Urnietako aurrelariak Reala utzi du, zortzi urteren ostean.

Nahikarik talde txuri-urdinarekin zuen kontratua ekainaren 30ean bukatu zen, eta libre iritsi da Real Madrilera. 2020-2021 denboraldian 28 partida jokatu zituen Realarekin, 11 gol lortuta.

"Kaixo Real Madrileko zaleak. Oso pozik nago nire ametsak zuekin partekatu ahal izateagatik. Abentura hasi dadila! Amaiera arte...", adierazi du 24 urteko jokalariak Twitterreko bere kontu ofizialean.