Itxi

Futbola

Ofiziala

PSGk Sergio Ramos fitxatu du bi denboraldirako

A. B. E. | EITB Media

Real Madrileko kapitain ohiak kontratua sinatu du Parisko taldearekin 2023ko ekainaren 30era arte.

  • Sergio Ramos

    Sergio Ramos, Real Madrilekin Atleticori sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Paris Saint-Germainek (PSG) Sergio Ramos fitxatu du bi denboraldirako, 2023ko ekainaren 30era arte, klubak ostegun honetan jakitera eman duenez. Jokalari espainiarra PSGra joan da Real Madrilen 16 denboraldi eman ostean.

"Bizi dugun garaiko jokalari handienetako bat da, historiako defentsarik onenetarikoa. Zaleek oso ondo hartuko dute", adierazi du Nasser Al-Khelaïfi Paris Saint-Germaineko presidenteak.