Itxi

3. Maila

4. taldea

Hirugarren Maila: Ez da aldaketarik egon sailkapeneko goiko postuetan

Erredakzioa

Zalla Unionek lider jarraitzen du Elgoibarren kontra bana egin arren, Gernikak eta Barakaldok garaipenik lortu ez dutelako.

Hirugarren Mailako 4. taldearen 22. jardunaldiak ez du aldaketarik ekarri sailkapeneko goiko postuetara eta, horren ondorioz, Zalla Unionek lider izaten jarraitzen du, Elgoibarren kontra bana egin ondoren.

Gernikak eta Barakaldok, bigarrenak eta hirugarrenak, ez dute liderra harrapatu. Lehenengoak galdu egin zuen etxean, Zamudioren aurka, eta bigarrenak, berriz, puntu bakarra lortu zuen Leioaren kontra.

Beheko postuetan ere ez da aldaketarik izan, eta CD Vitoria, Hernani eta Zarauzko K.E. daude oraindik azkeneko postuetan.

Emaitzak:

Elgoibar 0-0 Zalla Union
Balmaseda 4-0 Zarauzko K. E.
Baskonia 0-2 SCD Durango
Beasain 2-1 Hernani
Club Arenas 0-1 Eibar B
Deportivo Alavés B 2-1 Lagun Onak
CD Vitoria 2-2 Portugalete
Gernika 1-2 Zamudio
Barakaldo 1-1 Leioa
Laudio B 1-0 Santutxu FC