Itxi

Futbola

Seigarren partida

Amorebieta - Valladolid, abuztuaren 6an

EITB Media

Aurrenekoa asteazkenean jokatu dute Urritxen arratsaldeko 18:00etan Burgosen kontra.

  • Amorebietaren aurreko denboraldiko argazkia

    Amorebietaren aurreko denboraldiko argazkia

SmartBank Ligako Amorebietako klubak denboraldiaurreko bere seigarren partida baieztatu egin du.

Talde bizkaitarrak Valladoliden aurka neurtuko ditu indarrak abuztuaren 6an Valladolideko Zaratan herrian (19:00etan).

Bestalde, aurrenekoa bihar jokatu dute Urritxen arratsaldeko 18:00etan Burgosen kontra, Bigarren Mailara igo den beste talde bat. Partidan zaleak izango dira, baina soilik iaz bazkide izan zirenak sartu daitezke Urritxeko futbol-zelaira.

Iñigo Velez de Mendizabalek zuzentzen duen taldeak honako partida hauek ditu baieztatuta:

Deportivo Alaves, uztailak 17 (Ibaia, 18:00)

Logroñes, uztailak 24 (Urritxe, 11:30)

Calahorra, uztailak 31 (La Planilla, 19:30)

Eibar, abuztuak 4 (Urritxe, 18:00)

Valladolid, abuztuak 6 (Zaratan, 19:00)