Itxi

Futbola

SMARTBANK LALIGA

Eibarrek garaipen estua lortu du Sanseren aurkako euskal derbian (2-3)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Armaginak hiru eta hutseko aldearekin izan dira markagailuan baina, hala ere, Xabi Alonsoren taldeak gertu izan du berdinketa azken 20 minutuetan.

  • Real Sociedad B vs Eibar

    Real Sociedad B vs Eibar

Eibarrek garaipen estua lortu du Sanseren aurkako euskal derbian. Nahiz eta 20 minuturen faltan hiru eta hutseko aldea izan, Gaizka Garitanoren taldeak sufritu egin du garaipena lortzeko.

Armaginek kontrolpean izan dute lehen zatia eta markagailuko aldea nabarmen handitzeko gol-aukerak izan dituzte.

Aldiz, Xabi Alonsoren taldea eskas aritu da defentsa lanetan eta ez du aukerarik izan lehenengo 45 minutuetan. Horrela, gol-aukera guztiak Eibarrek izan ditu.

Stoichkovek lortu du partidako lehen gola. Bigarren eta hirugarren golak, aldiz, kontraerasoan lortu ditu Eibarrek. Hauetan, Corpas eta Stoichkov izan dira golegileak.

Hala ere, Xabi Alonsoren taldeak gora egin du azkenengo minutuetan eta, Jon Karrikabururen eta Alkainen golekin, gertu izan du berdinketa.

Fitxa teknikoa:

2- Reala B: Ayesa; Romero, Arambarri, Gonzalez de Zarate (Marton, 86. min), Blasco; Roberto Lopez (Alkain, 46. min), Pokorny (Garrido, 64. min), Aldasoro; Valera (Martin, 66. min), Karrikaburu eta Djouahra (Kortajarena, 66. min).

3 - Eibar: Cantero; Tejero, Burgos, Etxeita, Glauder; Javi Muñoz; Edu Exposito (Silva, 71. min), Toño, Stoichkov (Stoichkov, 71. min); Corpas (Rahmani, 80. min) eta Fran Sol (Blanco Leschuk, 64. min).

Epailea: Pulido Santana. Txartel horiak: Aldasoro, Pokorny, Etxeita eta Burgos.

Golak: 0-1, 18. min: Stoichkov. 0-2: Corpas. 0-3, 62. min: Stoichkov. 1-3, 73. min: Karrikaburu. 2-3, 85. min: Alkain.