Itxi

Futbola

Entrenatzaile berriak

Quique Sanchezek Getafe zuzenduko du; eta Javier Pereirak, Levante

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Quique Sanchez Floresek hirugarren etapa egingo da talde madrildarrean, Michelek utzitako lekua hartuta. Pereiral, aldiz, Txinako Superligako Henan Songshan taldearekin zuen kontratua eten du Levante entrenatzeko.

  • Quique Sanchez Flores, Getafeko entrenatzaile berria

    Quique Sanchez Flores, Getafeko entrenatzaile berria. Argazkia: Efe.

Quique Sanchez Floesek beteko du Michelek Getafen utzitako lekua, asteazkenean Angel Torres presidenteko klubak aditzera emandakoaren arabera.

56 urteko entrenatzailearen hirugarren garaia izango da Levanten. Taldeak Lehen Mailan egindako lehen denboraldian urdinen aulkian izan zen, 2004-05 denboraldian, eta liga 13. postuan amaitu zuten.

Pereira Levantera, ekainera arte

Levantek konfirmatu egin du Javier Pereira entrenatzaile izango duela 2022ko ekainera arte, kontratua beste bi denboraldiz luzatzeko aukerarekin.

Pereirak eten egin du Txinako Superligako Henan Songshan taldearekin zuen kontratua Levante entrenatu ahal izateko. Badajozeko teknikariak bigarren entrenatzaile lanak egin zituen Valentziako taldean, 2011 eta 2013 artean, Juan Ignacio Martinez entrenatzaile zela.