Itxi

Futbola

SmartBank Liga

Sansek Amorebieta gainditu du Lezaman (1-2)

eitb media

Jon Karrikaburuk eta Xeber Alkainek egin dituzte txuri-urdinen golak; Amorrortuk 92. minutuan egin du etxekoena.

0
Amorebieta vs Real Sociedad B: SmartBank Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Amorebietak putzuan jarraitzen du Sanseren kontra Lezamako futbol-zelaian 1-2 galdu eta gero SmartBank Ligako 12. jardunaldian.

Bizkaitarrek ez dute asmatzen ate aurrean eta horrek azkenean asko zigortzen du talde bat, gainera, aurkariak sartzen baditu dituen gol-abaguneak, irabaztea ia ezinezkoa egiten da.

Lehen zatia amaitzear zegoela Jon Karrikaburuk egin du txuri-urdinen aurrenekoa gola (0-1) atsedenaldira abantailarekin joan dira.

Bigarren zatiko 83. minutuan heldu da gipuzkoarren bigarrena; Xeber Alkainek bi keinu zoragarri egin eta Mikel Saizar gainditu du partida erabakitzeko (0-2).

Amorebietak luzapenean egin du bere gola, Iker Amorrortuk gol bikaina egin du, baina berandu berdinketa lortzeko (1-2). 

Fitxa teknikoa

1 - SD Amorebieta: Saizar; Larrazabal, Oscar Gil (Amorrortu, 86'), Markel Lozano, Luengo, Ozkoidi; Olaetxea (Alvaro Peña, 67'), San Jose, Iker Bilbao (Mikel Alvaro, 74'); Guruzeta (Etxaburu, 67') eta Obieta (Orozko, 46').

2 - Real Sociedad B: Ayesa; Blasco, Arambarri, Gonzalez de Zarate, Ezkurdia (Cristo, 31'); Pokorny, Olasagasti, Sangalli (Kortajarena, 69'); Alkain (Djouaha, 86'), Magunazelaia (Marton, 86') eta Karrikaburu (Ander Martin, 69').

Golak

0-1, Karrikaburu (46')

0-2, Alkain (83')

1-2, Amorrortu (92')