Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Futbola

Lagunarteko partida

Argentinak Sadarren jokatuko du igande honetan Estoniaren aurka

I. G. | EITB MEDIA

Aurretik, asteazken honetan Finalissima jokatuko du Italiaren aurka Wembley estadioan. Horretarako, egun hauetan Athleticen futbol-zelaian, San Mamesen, aritu dira entrenatzen.

  • Argentinako selekzioaren entrenamendua San Mamesen

    Argentinako selekzioaren entrenamendua San Mamesen. Irudia: EFE

Argentina eta Estoniako selekzioek lagunarteko partida jokatuko dute igandean, ekainak 5, Sadarreko futbol-zelaian. Partida 20:00etan hasiko da.

Sadarreko futbol-zelaia lagatzeko lortutako akordioak partidarako sarreren prezioak ere finkatzen ditu, eta klubaren webgune ofizialaren bidez salduko dira, Osasunak Ligan jokatzen dituen partidetan eta erakundearen bulegoetan ohikoa den bezala.

Lionel Scalonik zuzentzen duen taldeak Finalissima jokatuko du asteazken honetan Italiaren aurka Wembley estadioan, Europako eta Hego Amerikako txapeldunek jokatuko duten txapelketan. Horretarako, egun hauetan Athleticen futbol-zelaian, San Mamesen, aritu dira entrenatzen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena