Itxi

Futbola

MUNDIALA

Galesek Qatarrera sailkatzea lortu du, Ukraina 1-0 garaituta

EITB MEDIA

Yarmolenko ukrainarrak nahi gabe sartu du gola, bere taldearen atean.

  • Gales 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketara joango da. Argazkia: EFE

    Gales 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketara joango da. Argazkia: EFE

Galesko selekzioak Qatarko Mundialera sailkatzea lortu igande honetan, play-offeko finalean Ukrainari 1-0 irabazita. Cardiff City Satadiumean jokatu den neurketako gol bakarra Andriy Yarmolenko Ukrainako kapitainak sartu du, bere taldearen atean.

Izan ere, Gareht Balek egindako alboko erdiraketa batean, Yarmolenkok bere ateko sareetara bidali du baloia buruz, aldaratzen saiatu denean.

Bigarren zatian, Burnley taldeko Wayne Hennessey atezaina izan da etxekoen salbatzailea, ukrainarren etengabeko erasoak gelditu baititu. Horien artean egon da Yaremchuken aukera bikoitza, atezainak oinarekin desbideratu duena.

Horrenbestez, Galesek 2022ko Qatarko Munduko Txapelketarako txartela lortu du, martxoan Austria (2-1) eta orain Ukraina (1-0) kanpoan utzi ondoren. Beraz, Ingalaterra, Iran eta Ameriketako Estatu Batuak izango ditu zain B multzoan.