Itxi

Futbola

EIZAGIRRE, KANPOAN

Oihane Hernandez, Irene Paredes eta Amaiur Sarriegi deitu ditu Espainiako Selekzioak

I. G. | EITB MEDIA

22 urteko eskuin hegaleko gazteak, behe mailetan internazionala izan denak, bere lehen deia jaso du lehen taldearekin jolasteko.

  • Oihane Hernandez Real Madrilen aurkako partida batean

    Oihane Hernandez Real Madrilen aurkako partida batean. irudia: EFE

Athleticeko Oihane Hernandez defentsa deitu du Jorge Vilda emakumezkoen futbol selekzioko hautatzaileak Hungariaren eta Ukrainaren aurkako partidetarako, 2023ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko.

Horrez gain, Irene Paredes (Bartzelona) eta Amaiur Sarriegi (Reala) ere deitu dituzte.

22 urteko eskuin hegaleko gazteak, behe mailetan internazionala izan denak, bere lehen deia jaso du lehen taldearekin jolasteko.

Bestalde, Nerea Eizagirre Realeko erdilariaren falta nabarmendu behar da, ohikoa izan baita orain arteko deialdietan.

Espainiak irailaren 2an jokatuko du hungariarren aurka, Las Rozasen (Madril), eta irailaren 6an ukraniarren aurka, biak 21:00etan.