Futbola
ERRESUMA BATUA
Premier Leagueko klubek apustu-etxeen babesletza kenduko dute
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hitzarmen kolektiboa 2025-26 denboraldiaren amaieran hasiko da aplikatzen.
-
Angelo Ogbonna West Ham Unitedeko jokalaria. Argazkia: EFE
Premier Leagueko klubek ostegun honetan erabaki dute euren kamiseten aurrealdean apustu-etxeen babesa kentzea. Horrela, Erresuma Batuan erabaki hori hartu duen lehen liga profesionala izan da.
"Klubek modu kolektiboan erabaki zuten taldeen partidetako kamiseten aurrealdetik apustu-etxeen laguntza kentzea, apustuen publizitatea murrizteko neurri gisa", azaldu zuen Premier Leaguek ohar batean.
Premierrek eta klubek Erresuma Batuko Kultura, Komunikabide eta Kirol Ministerioarekin batera parte hartu zuten kontsulta zabal bat egiteko, eta horren ondoren egin da iragarpena, Erresuma Batuko Gobernua egun jokoari buruzko legedia berrikusten ari denean.
Premier League beste kirol batzuekin ere ari da lanean, joko arduratsuaren inguruko kode berri bat garatzeko.
Klubei joko-etxeen babesa uzteko trantsizioan laguntzeko, hitzarmen kolektiboa 2025-26 denboraldiaren amaieran hasiko da aplikatzen.