Itxi

Futbola

PRIMERA RFEF

Amorebietak RFEFeko Lehenengo Mailako Txapeldunen Finala irabazi du Racing Ferrolen aurka

eitb media

Talde bizkaitarrak 3-0 irabazi zuen joaneko partidan Urritxen, eta itzulerakoa, berriz, 2-0 galdu du. Horrela, mailako txapeldun izendatu da.

  • Amorebieta SDko jokalariak igoera ospatzen.

    Amorebieta SDko jokalariak igoera ospatzen. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

Amorebietak Lehen Federazioko (RFEF) garailea da, Racing Ferrolen aurkako Txapeldunen Finaleko itzulerako partida 2-0 galdu arren. Izan ere, joaneko partida 3-0 irabazi zuen Urritxen. 

Tentsio handirik gabeko lehia izan da. Bi taldeak LaLiga SmartBankera igo ziren duela bi aste. Galiziako taldeak aukera gehiago izan ditu, eta presio handiagoa egin du Amorebietaren atean.

Lehen zatian joko bizia egin dute etxekoek, eta hainbat jokalditan goletik gertu ibili dira. Amorebietarren atean presioa egin dute bigarren zatian, eta Muruak bere atean sartu du gola azken minutuetan. Horrek, abantaila eman dio Racing Ferrol taldeari, eta zazpi minuturen faltan joaneko partidako aldea murriztu dute Heber Penak sartutako golarekin.

Fitxa teknikoa

0 - Racing Ferrol: Diego RivasPep Caballe (Enol Coto, 46. min), Jon GarciaDavid CastroBrais Martinez (Alex Lopez, 46. min), Carlos Vicente, Jesus Bernal, Fran Manzanara (Manel Martinez, 55. min), Luis Chacon (David del Pozo, 69. min), Jorge Padilla (Heber Pena, 46. min) eta Manu Justo.

0 - AmorebietaMarinoJorge MierMuruaAntxonBujan (Edwards, 61. min), AlbisuaPradera (Ewan, 77. min), Iturraspe (Jauregi, 61. min), Canton (Yriarte, 61. min), Toni Herrero eta Dorrio (Etxeita, 85. min)

Golak: 1-0, 77. min: Murua, bere atean; 2-0, 83. min: Heber Pena.