Itxi

Futbola

Sentimendu Kopa

Realak eta Osasunak elkarren aurka jokatuko dute Sentimendu Koparen bigarren edizioan

EITB Media

Txapelketa hiru talderen artean jokatuko da abuztuaren 29n, Taxoare Kirol instalazioetan.

  • Sentimendu Kopa

    Sentimendu Kopa

Osasuna, Reala eta Vila-real izango dira Sentimendu Kopako bigarren edizioko parte-hartzaileak. Oraingoan, txapelketa hiru talderen artean jokatuko da abuztuaren 29an, asteartea, Taxoareko kirol instalazioetan. Maila goreneko bi talde (F Liga) izango dira talde gorritxoarekin lehiatuko diren aurkariak, iaz Real Madrilek eraman zuen garaikurra irabazteko.

Josu Dominguezen jokalariek 18:00etan irekiko dute Sentimendu Kopa Vila-realen aurka. Ondoren, 19:00etan, groguet taldeak Realaren aurka neurtuko ditu indarrak, aurreko denboraldian Women's Champions Leagueko atariko kanporaketa jokatu zuen taldearen aurka. Eta 20:00etan, gorritxoek eta txuri-urdinek jokatuko duten partidarekin txapelketari amaiera emango diote.

EGUNA – ABUZTUAK 29 (TAXOARE)

18:00etan. Osasuna-Vila-real

19:00etan. Vila-real-Reala

20:00etan. Reala-Osasuna