Itxi

Futbola

Espainiako selekzioa

Simon, Kepa, Azpilicueta, David Garcia, Zubimendi, Merino eta Nico Williams, De la Fuenteren deialdian

Agentziak | EITB MEDIA

Luis de la Fuente gizonezkoen Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak zazpi euskal jokalari deitu ditu 2024ko Eurokoparako sailkatzeko partidak jokatzeko.

  • Luis de la Fuente, gaur goizeko agerraldian. EFE

    Luis de la Fuente, gaur goizeko agerraldian. EFE

Luis de la Fuente Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko hautatzaileak 2024ko Eurokoparako sailkatzeko partidetarako deialdia kaleratu du ostiral honetan. Irailaren 8an, Georgiaren aurka jokatuko du, eta irailaren 12, berriz, Zipre izango du aurkari.

Hautatzaileak zazpi euskal jokalari deitu ditu: Unai Simon, Kepa Arrizabalaga, Cesar Azpilicueta, David Garcia, Martin Zubimendi, Mikel Merino eta Nico Williams. Gainera, espainiar herritartasuna duen Robin Le Normand ere sartu du deialdian.

Espainiako selekzioaren deialdia:

Atezainak: Unai Simon (Athletic), Kepa Arrizabalaga (Real Madril) eta David Raya (Arsenal).

Defentsak: Dani Carvajal (Real Madril), Cesar Azpilicueta (Atletico Madril), Robin Le Normand (Reala), David Garcia (Osasuna), Pau Torres (Aston Villa), Aymeric Laporte (Al-Nassr), Alejandro Balde (Bartzelona), Jose Luis Gaya (Valentzia).

Erdilariak: Rodri Hernandez (Manchester City), Gavi (Bartzelona), Martin Zubimendi (Reala), Mikel Merino (Reala), Alex Baena (Vila-real), Fabian Ruiz (PSG).

Aurrelariak: Alvaro Morata (Atletico Madril), Joselu Mato (Real Madril), Marco Asensio (PSG), Dani Olmo (Leipzig), Nico Williams (Athletic), Abel Ruiz (Braga), Lamine Yamal (Bartzelona).