Itxi

Futbola

Utzita

Josep Gaya, Mallorcak utzita, Amorebietako jokalari berria da

EITB MEDIA

Mallorcako taldearekin 2026ra arte kontratua berritu ondoren, Gayak Amorebietarekin bat egin du Haritz Mujikaren defentsa osatzeko.

  • Josep Gaya. Argazkia: SD Amorebieta.

    Josep Gaya. Argazkia: SD Amorebieta.

Amorebietak Josep Gaya fitxatu du, Mallorcak utzita denboraldi amaierara arte heldu den erdiko defentsa.

Gayak 2021-2022 denboraldian egin zuen debuta Mallorcarekin Lehen Mailan, Real Madrilen aurkako partidan.

Joan den denboraldian, Bigarren Federazioko filialaren fitxarekin, Javier Aguirre entrenatzaileak 20 neurketa ofizial baino gehiagotarako deitu zuen. Mallorcako taldearekin 2026ra arte kontratua berritu eta denboraldiaurrea lehen taldearekin egin ondoren, Gayak Amorebietarekin bat egin du Haritz Mujikaren defentsa osatzeko.