Futbola
Ofiziala
'Cuco' Zigandak ez du Huescako entrenatzailea izaten jarraituko
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Huescako Administrazio Kontseiluak entrenatzaile nafarra kargutik kentzea erabaki du, denboraldi hasiera oso kaskarra izan eta gero.
-
'Cuco' Ziganda. Argazkia: SD Huesca
Huesca Kirol Elkarteak Jose Angel 'Cuco' Ziganda entrenatzailea eta talde teknikoa kargutik kentzea erabaki du larunbat honetan, 2022-2023 denboraldia hasi zenetik taldean egon ondoren.
Klubak "bultzada berri" baten bila hartu du erabakia, taldeak denboraldi honetan duen kirol egoera delikatua dela eta, Huescako klubaren komunikatuak dioenez.
Eldenseren aurka 0-1 galdu ondoren, Administrazio Kontseiluak Huescako entrenatzaile nafarra kargutik kentzea erabaki du, denboraldi hasiera oso ahula izan baitu, taldea jaitsieran dagoela.