Itxi

Futbola

Hypermotion Liga

Amorebietak bederatzi partidako bolada txarra hautsi du, Teneriferi irabazita (2-0)

EITB MEDIA

Bizkaitarrek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute bigarren zati osoa. Alvaro Nuñezek aurretik jarri ditu urdinak lehen zatian egindako gol bikainarekin. Bigarrena, Avilesek sartu du 58. minutuan.

  • Amorebieta-Tenerife partidako irudia

    Amorebieta-Tenerife partidako irudia. Argazkia: @SDAmorebieta.

Amorebieta Teneriferi gailendu zaio LaLiga Hypermotioneko 16. Jardunaldiko partidan. Bizkaitarrak 2 eta 0 nagusitu zaizkio Asier Garitanoren Teneriferi, Alvaro Nuñezek lehenengo zatian eta Avilesek bigarrenean egindako golei esker. Bigarren zati osoa, gainera, 10 jokalarirekin jokatu dute, epaileak Sibori txartel gorri zuzena atera diolako.

Kanariarrak ere 10 jokalarirekin geratu dira azken minutuetan, Eladik bigarren txartel horia ikusi ostean.

Partidako lehen gola 26. minutuan iritsi da, bizkaitarrek benetako arriskua sortu duten lehen jokaldian. Alvaro Nuñezek ezkerkada bikaina jo du eta baloia Tenerifekoen atean sartu da.

Kanariarrek kolpea hartu dute jokaldi horretan. Hala ere, bigarren zatiaren hasieran gauzak alde jari zaizkie epaileak sibori txartel gorria atera dionean Aitor Sanzi egindako sarrera gogorraren ondorioz.

Baina 10 minutu geroago Amorebietak bigarren gola egin du. Dorriok jokaldi bikaina egin ezkerreko hegaletik, eta atzera egindako pasea Javi Avilesek aprobetxatu du gola egiteko.

Azken minutuetan, Tenerife ere 10 jokalarirekin geratu da Eladik bigarren txartel horia ikusi duelako. Asier Garitanoren taldeak aukerak izan ditu golen bat egiteko, baina az dute asmatu. Laugarren partida jarraian galdu dute kanariarrek.

Fitxa teknikoa:

2 - Amorebieta: Magunagoitia; Alvaro Nuñez (Mier, 85. min), Manu Hernando, Gaya, Felix Garreta; Dorrio (Quintero, 85. min), Carbonell, Sibo, Lasure; Morcillo (Edwards, 59. min) eta Aviles (Jauregi, 77. min).

0 - Tenerife: Juan Soriano; Aitor Buñuel (Jesus, 67. min), Amo, Loïc Williams (Alassan, 46. min), Nacho; Corredera, Aitor Sanz, Sergio González (Sipcic, 72. min), Teto (Alvaro Romero, 67. min); Angel eta Enric Gallego (Elady, 46. min).

Golak: 1-0, 26. min. Alvaro Nuñez. 2-0, 58. min: Aviles.