Itxi

Futbola

Hypermotion Liga

Marco Da Gracak ez du Amorebietan jarraituko

Agentziak | EITB MEDIA

Da Graca joan den udan sartu zen talde zornotzarrean eta hilabete hauetan zehar klubean 13 neurketa ofizialetan parte hartu du, horietatik 12 Hypermotion Ligan eta bat Kopan.

  • Cosimo Marco Da Graca. Argazkia: SD Amorebieta

    Cosimo Marco Da Graca. Argazkia: SD Amorebieta

Amorebietak ostegun honetan jakinarazi duenez, Cosimo Marco Da Graca talde urdineko jokalari izateari utzi dio, Juventusekin aurrelariaren lagapena amaitzea adostu ostean.

Da Graca joan den udan sartu zen talde zornotzarrean eta hilabete hauetan zehar klubean 13 neurketa ofizialetan parte hartu du, horietatik 12 Hypermotion Ligan eta bat Kopan.