Futbola
Lagapenaren amaiera
Luis Quinterok ez du Amorebietan jarraituko
O. Z. A. | EITB Media
Amorebietak, Luis Eduardo Quintero jokalariaren lagapena eten du. Vila-realetik udan utzita etorri zen jokalaria aurrerantzean Deportivon arituko da.
-
Luis Eduardo Quintero Amorebietarekin jokatzen. ARGAZKIA: @SDAmorebieta
Amorebietak asteazken honetan iragarri du talde bizkaitarrak eta Luis Quinterok euren bideak banatzeko akordiora iritsi direla. Gauzak horrela, Vila-realek utzitako jokalaria Deportivon arituko da denboraldi amaierara arte. Quintero (Alacant, 2004-10-12) udan utzita iritsi zen eta "urdinekin" 20 neurketa ofizial jokatu ditu, 18 LaLiga Hypermotionen eta beste bi Errege Kopan.
Agur mezuan, Amorebietak jokalariaren "lana eta erakutsitako konpromisoa" eskertu nahi izan du.