Itxi

Futbola

Hypermotion Liga

Jorge Yriartek Amorebietan jokatuko du denboraldi amaierara arte, Eibarrek utzita

EITB MEDIA

Eibar taldeko erdilariak ezagutzen du klub bizkaitarra, iaz ere han jokatu baitzuen, armaginek utzita. Denboraldi honetan, ligako bost partida jokatu ditu, eta beste hiru, Kopan.

  • Jorge Yriartek utzita jokatuko du Amorebietan

    Jorge Yriartek utzita jokatuko du Amorebietan

Jorge Yriartek Amorebietan jokatuko du denboraldia bukatu arte, Eibarrek utzita, bi aldeek ostegun honetan iragarritako akordioren arabera.

Barquimiseton, Venezuelan, jaioa, 23 ditu Yriartek, eta Ligako bost partida eta Kopako hiru jokatu ditu sasoi honetan Eibar taldearekin.

Erdilariak ezagutzen du dagoeneko klub bizkaitarra, iaz ere han jokatu baitzuen armaginek utzita. Jokalari garrantzitsua izan zen Hypermotion Ligara igoera lortu zuen taldean: 33 neurketa jokatzeaz gain, gol bat sartu zuen.