Itxi

Futbola

FITXAKETA

Jose Luis Mendilibar izango da Olympiakos greziarraren entrenatzaile berria

EITB MEDIA

Zaldibartarrak astelehenean bidaiatuko du Atenasera Greziako ligako Olympiakos taldea entrenatzeko. Urrian Sevillako entrenatzaile izateari utzi zion.

  • José Luis Mendilibar, Sevillako entrenatzaile ohia. ARGAZKIA: EFE

    José Luis Mendilibar, Sevillako entrenatzaile ohia. ARGAZKIA: EFE

EITBk jakin ahal izan duenez, Jose Luis Mendilibar izango da Olympiakoseko entrenatzaile berria. Darko Kovacevic greziar taldeko kirol zuzendari berriaren lehen erabakia da. Realeko jokalari ohiak Mendilibarren eskarmentuaren aldeko apustua egin du, urrian Sevillako entrenatzaile izateari utzi ondoren. Zaldibartarrak astelehenean bidaiatuko du bere talde berria ezagutzera.

Bestalde, Olympiakosek dagoeneko Carlos Carvalhal Celtako entrenatzaile ohiaren kargugabetzea iragarri du.

Besteak beste, aurretik Eibar, Osasuna edo Athletic entrenatu zituen bizkaitarrak.