Futbola
ARMAGINA 2026RA ARTE
Sergio Alvarezek kontratua berritu du Eibarrekin 2026ra arte
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Eibarreko erdilariak armagin izaten jarraituko du 2026ra arte, ekainean amaitzekoa zen kontratua berritu ostean.
-
Sergio Álvarez Eibarreko jokalari izango da 2026 arte. ARGAZKIA: @SDEibar
Eibarrek ostiral honetan jakinarazi duenez, Sergio Alvarezek bi denboraldirako luzatu du talde armaginarekin zuen konpromisoa, 2026ra arte, ekainean amaitzekoa zen kontratua berrituta. EA Sports Ligara itzultzeko gogotsu dagoela adierazi du.
1992an Avilesen jaiotako erdilaria duela sei denboraldi iritsi zen Eibarrera, eta 168 partida jokatu ditu ordutik Liga eta Errege Kopako partidak zenbatuta. Alvarezek esan duenez, urte hauetan klubak "egonkortasun eta konfiantza handia" eman dio, eta "herriarekin eta taldearekin erabat identifikatuta" sentitzen dela adierazi du.
Gainera, Lehen Mailara igotzeko ahaleginetan jarraituko dutela gaineratu du, azken bi denboraldietan helbur hori "oso gertu" izan ostean.