Itxi

Futbola

Euskal Selekzioa-Uruguai

Unai Garciak ez du Euskal Selekzioarekin jokatuko Uruguairen aurka

EITB MEDIA

Osasunako atzelariak min hartu zuen ezker izterreko atzealdean ostiraleko entrenamendu saioan. Urko Gonzalez de Zarate Realeko jokalariak hartu du haren lekua.

  • Unai Garcia  Artxiboko argazkia: EFE

    Unai Garcia Artxiboko argazkia: EFE

Uruguarien aurka San Mamesen jokatuko duen partida prestatzeko Euskal Selekzioak Lezaman egindako lehen entrenamenduan, Unai Garcia Osasunako jokalariak zelaia utzi behar izan zuen, ezker izterreko atzealdean min hartu baitzuen.

Lesioa zenbaterainokoa den jakiteko, azterketa medikoa egingo diote datozen orduetan.

Urko Gonzalez de Zarate Realeko jokalariak hartu du Unai Garciaren lekua, Euskadiko Futbol Federazioak X sare sozialean jakinarazi duenez.

Uruguairen aurkako partidarako Euskal Selekzioaren deialdian sartu den Realeko laugarren jokalaria da Gonzalez de Zarate.