Reala
Hypermotion Liga
Bertan behera geratu da Sanse-Huesca partida, Aragoiko taldean birus gastrointestinal bat dutelako
EITB
Orain, Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida noiz jokatuko den erabaki beharko dute urriaren 22ko 14:00ak baino lehen.
-
Sanse-Almeria partidako irudia. Artxiboko irudia: Reala
Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) bertan behera utzi du Sanse eta Huescaren arteko Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida, Aragoiko taldeko hainbat jokalarik birus gastrointestinal bat baitute.
Huescak larunbat honetan Sanseren aurka 21:00etan jokatu behar zuen partida bertan behera uzteko eskatu du, "ia jokalari guztiei eragiten dien birus gastrointestinal baten ondorioz".
"Ezarritako baldintzak betez" aurkeztu du eskaera, "RFEFen Erregelamendu Orokorraren 262.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, bere zerbitzu medikoen balorazioa egin ondoren, ez baitu gutxieneko jokalari kopururik".
Orain, Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko partida noiz jokatuko den erabaki beharko dute urriaren 22ko 14:00ak baino lehen.

