Itxi

Reala

Betisen aurka

Realak laugarren garaipena jarraian lortu nahi du

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak urteko azken partida jokatuko du Anoetan, eta zaleei garaipena oparitu nahi diote. BBVA Ligako azken sailkatua den Betis izango dute aurkari.

  • Reala-Betis. Argazkia: EFE

    Griezmann iragan denboraldiko Reala-Betis partidan. Argazkia: EFE

Realak urteko azken partida jokatuko du bere zaleen aurrean, eta igande honetan (17:00etan) BBVA Ligako azken sailkatua den Betis izango du aurkari.

Jagoba Arrasate entrenatzaileak aldaketak egin beharko ditu ohikoa duen hamaikakoan Mikel Gonzalez eta Alberto De la Bella baja izango direlako. Bestalde, Chory Castro eta Iñigo Martinez jokatzeko prest daude jada. Liassine Cadamuro ere prest dago Betisen aurkako partidarako.

Ustezko hamaikakoak:

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Iñigo Martinez, Ansotegi, Jose Angel; Bergara, Pardo, Prieto; Vela, Agirretxe eta Griezmann.

Betis: Andersen, Chica edo Juanfran, Amaya, Paulao edo Jordi, Nacho; Lolo Reyes, Nono, Verdu; Vadillo, Jorge Molina eta Ruben Castro.

Epailea: Mateu Lahoz. (Valentzia)

Zelaia: Anoeta
Ordua: 17:00etan.