Itxi

Reala

Igandean, 19:00etan

Realak erronka zaila du Atleticoren aurka

Erredakzioa

Jagoba Arrasateren gizonek emaitza on bat lortu nahi dute Vicente Calderonen, Txapeldunen Ligako postuetara gehiago hurbiltzeko.

  • Reala-Atletico Madril. Argazkia: EFE

    Reala-Atletico Madril. Argazkia: EFE

Realak hiru puntuak behar ditu Txapeldunen Ligako postuetatik gertu jarraitzeko, baina Atletico Madril BBVA Ligako liderra da, Bartzelonarekin berdinduta. Txuri-urdinek erronka zaila baina polita dute Vicente Calderon estadioan. Gipuzkoako taldeak finalerdietarako sailkatzea lortu zuen ostegunean, eta Simeoneren gizonen kontra sasoi onarekin jarraitzeko abagunea izango du.

Anoetan Elxeko taldeari jipoia eman ondoren (4-0) Jagoba Arrasateren taldeak Atletico gainditzea izango du helburu. Antoine Griezmann sasoi oso onean dago, baina Madrilgo taldea ere konfiantza handiarekin helduko da, San Mamesen 1-2 irabazi eta finalerdietarako txartela eskuratu ondoren.

Diego Simeoneren gizonek ezin dute hutsik egin, BBVA Ligako lidergoan jarraitu nahi badute, baina Gipuzkoako taldeak ere puntuak behar ditu. Txapeldunen Ligako postuetan sartzeko borrokan bizirik jarraitzeko, Realak emaitza ona lortu beharko du Vicente Calderonen.

Donostiako taldeak 0-1 irabazi zuen iragan denboraldian, Madrilgo estadioan. Garaipen hori errepikatzeko Jagoba Arrasatek Elxen aurkako hamaikako bera zelairatu lezake, eta Sergio Canales azken fitxaketak aulkitik jarraituko du neurketa.

Ustezko hamaikakoak:

Atletico Madril: Courtois; Juanfran, Alderweireld, Godín, Insua; Sosa, Gabi, Koke, Cristian Rodriguez; Diego Costa eta Villa.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Ansotegi, Iñigo Martinez, Jose Angel; Gaztañaga, Zurutuza, Prieto; Griezmann, Vela eta Agirretxe.