Itxi

Reala

Ez zen entrenamenduan agertu

Reala, Carlos Velaren zain

Agentziak | Erredakzioa

Mexikarra Bartzelonan dago, bere babesleren ekitaldi batean parte hartzen, beraz, asteazkenean izango da Donostian azalpenak emateko.

  • Carlos Vela. Argazkia: twitter

    Carlos Vela. Argazkia: twitter

Carlos Vela Realeko jokalaria albiste bihurtu da azken egunetan, eta ez bere jokoagatik edo egindako golengatik.

Gaur Mexikarra Bartzelonan dago, bere babesleren ekitaldi batean parte hartzen, beraz, asteazkenera arte ez da Donostian izango eta orduan klubarekin hitz egingo du azalpenak emateko.

Vela, kontzertuz

Realak bana berdindu zuen Levanteren aurka igandean eta astelehen entrenamendua izan zuten Zubietan; bertako lan saioan mexikarra falta izan zen. Vela Madrilen izan zen bart Chris Brownen kontzertuan eta astelehen honetan ez da  taldekideekin entrenatu. Jokalariak argudiatu zuen ondoezik zegoela, eta sare sozialetan kritika ugari jaso izan ditu.

 

 

>

 

 

>