Itxi

Reala

Larunbatean, 20:30etan

Realak Bartzelonaren borreroa izan nahi du berriz Anoetan

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelonari Liga titulua zaildu nahi diote txuriurdinek. Kataluniako taldeak 2007tik ez du Anoetan irabazten.

  • Reala - Bartzelona, larunbatean 20:30etan / EFE.

    Reala - Bartzelona, larunbatean 20:30etan / EFE.

La Real Sociedad recibe al Barcelona, el sábado a las 20:30, en Anoeta, un campo donde los catalanes no ganan desde 2007. El Barcelona ha encajado cuatro derrotas en las últimas cinco visitas.

Realak Bartzelona hartuko du, larunbatean 20:30etan. Kataluniako taldeak ez du Anoetan irabazi 2007tik. Lau porrot jaso dituzte azken bost bisitetan.

Eusebioren taldea helbururik gabe dabil denboraldi bukaera honetan: sailkapenean posturen bat hobetzea besterik ez. Baina Bartzelonaren Liga titulua zailtzeko aukera du.

Realaren adorea altua da Sanchez Pizjuanen irabazi zuenetik, baina baja askorekin ekingo dio partidari.

Sergio Canalesek, Raul Navasek eta Imanol Agirretxek denbora luzea eman dute lesionatuta, eta oraingoan Iñigo Martinez ere batu zaie. Markel Bergara eta Yuri zigortuta daude, eta Oier Olazabal atezaina eta Carlos Martinez deialditik kanpo geratu dira.

Bartzelonak kale egin du azken bi jardunaldietan: Vila-realen aurka (2-2) eta Real Madrilen kontra (1-2), eta Anoetan lidergoa sendotu nahi du. Atletico Madril sei puntura du, eta Real Madril, zazpira.

Reala Lehen Mailara itzuli zenetik, Bartzelonak ez du Donostian irabazi. Iaz, Anoetako porrota inflexio puntua izan zen taldearentzat, eta azkenean hiru txapelketak irabazi zituen.

Luis Suarez baja izango da, zigortuta. Mathieu, Alex Vida eta Sandro Ramirez lesionatuta daude, eta Adriano Correia prest dago jokatzeko.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Reala: Rulli; Elustondo, Reyes, Mikel, De la Bella; Illarramendi, Pardo, Zurutuza; Xabi Prieto, Oyarzabal eta Vela.

Bartzelona: Bravo; Dani Alves, Pique, Mascherano, Jordi Alba; Sergio Busquets, Rakitic, Arda Turan; Messi, Munir eta Neymar.

nir eta Neymar.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Reala