Itxi

Reala

Aurre-denboraldia

Realak Logroñes gainditu du Babicen golari esker (0-1)

Agentziak | Erredakzioa

Eusebio Sacristan teknikariak aurre-denboraldia prestatzen jarraitzen du eta jokalari guztien artean banatu zituen minutuak.

0:27

Realak bere aurre-denboraldiarekin jarraitzen du. Bart arratsaldean bere udako bigarren neurketa izan zuen eta garaipen 0-1 irabazi zuen Logroñesen kontra.

Txuri-urdinek Errioxako taldea gainditu zuten Biasterin jokatutako neurketan. Babicek, lehen zatiko 29. minutuan erdietsi zuen garaipenaren gola. Eusebio Sacristan teknikariak jokalari guztien artean banatu zituen minutuak.

Fitxa teknika

UD Logroñes: Miguel, Rico, Paredes, Carrillo, Muneta, Espina, Rey, Mikel, Fernando, Sergio eta Garrido. Bigarren zatian: Fermín, Felipe, Adrián, Pazo, Amelibia, Carles, Luca, Sergio, Mendi, Boadilla, Arza eta Cabrera.

Reala: Bardají, C. Martínez, Mikel, Babic, Yuri, Illarra, M. Bergara, Granero, X. Prieto, Concha eta Jonathas.  Bigarren zatian: T. Ramírez, Zaldua, Elustondo, Iñigo, Héctor Hdez., Gaztañaga, R. Pardo, Juanmi, Oyarzabal, Zurutuza eta Bautista.

Gola: 0-1: Babic, min.39.

Babic, min.39.