Itxi

Reala

Hirugarren fitxaketa

Realak William José jokalaria fitxatu duela konfirmatu du

eitb.eus

Brasildarrak Jonathas de Jesus herrikideak utzitako lekua betetzera dator. 2021. urtera arte jokatuko du Realean.

  • William José. Argazkia: Realaren twiterra.

    William José. Argazkia: Realaren twiterra.

Realak William José aurrelari  brasildarraren fitxaketa konfirmatu du.

24 urteko jokalaria donostiarrek egiten duten hirugarren fitxaketa da, Juanmirenaren eta Toño Ramirezenaren ostean. William Josék Jonathas de Jesusek utzitako lekua beteko du.

Aurrelariak Las Palmasen jokatu zuen iaz eta bost urte emango ditu Realean. Real Madrilen harrobitik pasatu da eta Lehen Mailan Carlo Ancelottiren eskutik egin zuen debuta.

Ondoren Zaragozan jokatu zuen, Adelante Ligan, golak egiteko duen erraztasuna agerian utziz.


t="utf-8">
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Reala