Itxi

Reala

Vila-realen aurka

Reala galtzaile atera da El Madrigaletik (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Sansonek egin ditu Vila-realen bi golak; bigarrena, ikusgarria, zelai erditik egindako jaurtiketa baten bidez. Donostiarren gola Yurik sartu du.

Realak merezi izan ez duen porrota hartu du Vila-realen aurka, El Madrigalen jokatutako partidan.

Etxeko taldeak hiru puntuak lortu ditu, Patok 15. minutuan penalti bat huts egin duen arren. Jokalariak norgehiagoka bikaina egin zuen Europa Ligan Zurichen aurka jokatutako partidan (2-1, irabazi zuten horiek).

Penaltiaren jokaldiaren ondoren, Sansonek Roberto Sorianok emandako pasea aprobetxatu du Fran Escribáren taldea aurretik jartzeko. Eta handik gutxira, Sansonek berak gol ikusgarria sartu du 53 metrotik jaurtiketa eginez.

Realak ez du amore eman eta erasora jo du. Yurik aldea murriztu du atsedenaldiaren aurretik sartutako golari esker.

Bigarren zatian, bi taldeek aukerak izan dituzte, eta Juanmi gola sartzear izan da. Hala ere, markagailuan ez da aldaketarik izan, eta puntuak Vila-realen geratu dira.

Fitxa teknikoa

2. Vila-real: Asenjo, Jaume Costa, Víctor Ruiz, Musacchio, Mario, Trigueros, Bruno, Castillejo (Dos Santos, 63. min), Soriano (N'Diayé, 82. min); Sansone eta Pato (Cheryshev, 70. min).

1 - Reala: Rulli, Zaldúa, Mikel, Martínez, Yuri (Bergara, 87. min); Zurutuza, Illarramendi, Oyarzabal (David Concha, 82. min), Juanmi (Prieto, 67. min), Willian eta Vela.

Golak: 1-0, 22. min: Sansone. 2-0, 25. min: Sansone. 2-1, 35. min: Yuri.


 


t="utf-8">