Itxi

Reala

Larunbatean, 18:15ean

Realak Balaidosen jokatuko du, Iñigo Martinez eta Januzaj gabe

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrak jaioak dira Vigotik puntuak ateratzen. Aurreko denboraldian bertan lortutako berdinketari esker, Europa Ligarako txartela lortu zuten.

  • Oyarzabal, Celtari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Oyarzabal, Celtari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Realak ondo hasi nahi du denboraldia Vigoko Celtaren etxean punturen bat aterata. Eusebiok ezin izango ditu Iñigo Martinez  atzelaria eta Adnan Januzaj fitxaketa gaztea erabili, biak min hartuta daudelako.

Txuri-urdinek gogoan dute iragan denboraldiko azken partida: Balaidosen jokatu zuten, eta han lortutako berdinketari esker, zazpigarren amaitu zuten Ligan, Europa Ligarako txartela eskuratuz.

Iñigo Martinezen lekua Diego Llorentek edo Aritz Elustondok beteko dute. Gainontzeko hamar postuetan nor jarri erabakitzeko aukera ugari ditu Eusebiok. Baliteke Imanol Agirretxe ere zelairatzea, 20 hilabete min hartuta eman ostean.

Eusebiok Donostian utzi du Adnan Januzaj belgikarra, arazo fisiko batzuk dituelako.

 

Ustezko hamaikakoak

Celta: Sergio Álvarez; Hugo Mallo, Cabral, Fontás o Roncaglia, Jonny; Radoja, Wass, Jozabed; Iago Aspas, Pione Sisto eta Maxi Gómez.

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Navas, De la Bella; Illarra, Zurutuza, Xabi Prieto; Mikel Oyarzabal, Juanmi, Willian José.

Estadioa: Balaidos (18.15ean)

Epailea: Mateu Lahoz (Aragoikoa)

hoz (Aragoikoa)