Itxi

Reala

Irteera

Gaztañagak kontratua eten du Realarekin eta Nasticen jokatuko du

Erredakzioa

Klub txuri-urdinak iragarri duenez bi aldeak akordiora iritsi dira jokalariaren kontratua eteteko eta Jon Gaztañagak Tarragonako Gimnasticen jokatuko du.

  • Jon Gaztañaga. Argazkia: Real Sociedad

    Jon Gaztañaga. Argazkia: Real Sociedad

Realak astearte honetan iragarri du Jon Gaztañagak ez duela klubean jarraituko. Bi aldeak akordiora iritsi dira, eta elkar lotzen zituen kontratua eten dute. Gaztañagak Tarragonako Gimnastic taldean jokatuko du denboraldi honetatik aurrera.

Klubak eskertu egin nahi izan dio bertan pasatako urteetan Realarekiko erakutsitako konpromiso eta profesionaltasuna. Aldi berean, onena opa dio bere alor pertsonal eta profesionalean.

 

alean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala