Itxi

Reala

Gaur, 21:00etan

Realak Europako postuak ditu jomugan, sasoiko dabilen Gironaren etxean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Txuri-urdinek helburu bakarrarekin bidaiatuko dute: datorren urtean Europan jokatzeko txartela ematen duten postuetan sartzea, gutxienez Sevillak larunbatean jokatzen duen arte.

  • Realeko jokalariak gol bat ospatzen. artxiboko argazkia: EFE

    Realeko jokalariak gol bat ospatzen. artxiboko argazkia: EFE

Lehen mailako futbola bueltan da selekzioen arteko partiden ostean, eta baloia martxan jarriko da berriro Montilivi futbol-zelaian, Gironaren eta Realaren arteko norgehiagokan (Gaur, 21:00etan).

Nahiz eta talde bien artean dauden desberdintasunak nabariak izan (batzuk Europa Liga jokatzen dauden bitartean, besteen xedea lehen mailari eustea da), talde-zuri-gorriak bere azken hiru lehiak irabazi ditu, eta hamaikagarren postuan kokatu da sailkapenean, donostiarrengandik bi puntura.

Hasierako hamaikakoei dagokienez, Pablo Machin talde Katalaneko entrenatzaileak Pere Pons erdilariaren zalantza dauka. Gironan orain arte minutu gehien jokatu dituen jokalariak "oso zail izango du hasieratik jardutea". Horrenbestez, haren ordez David Timor edo Aleix Garcia ariko dira.

Realak, bere aldetik, helburu bakarrarekin bidaiatuko du Gironara: datorren urtean Europan jokatzeko txartela ematen duten postuetan sartzea, gutxienez Sevillak larunbatean jokatzen duen arte.

Donostiarrak ere bolada onean iritsiko dira ostiraleko partidara; izan ere, urriaren 1etik hona jokatutako zortzi partidetan bost garaipen eta bi berdinketa pilatu baitituzte Liga, Europa Liga zein Kopa kontuan hartuta.

Eusebio Sacristanek jokalari gehienak izango ditu erabilgarri, Imanol Agirretxe, Ion Guridi eta gastroenteritis bategatik azken orduko baja den Carlos Vela mexikarra izan ezik, ligako ezusteko positibo nagusiena den taldeari aurre egiteko. Kontuan hartu behar da, etxekoek irabaziz gero, Realaren gainetik jarriko liratekeela puntu bategatik.

Bi asteko geldialdiaren ondoren, ez da erraza hamaikako bat aurreratzea, baina itxura guztien arabera, Illarramendi, Zurutuza eta Xabi Prietok osatuko dute txuri-urdinen erdialdea.

Balizko hamaikakoak:

Girona: Bono; Pablo Maffeo, Juanpe, Bernardo Espinosa, Marc Muniesa, Aday Benítez edo Johan Mojica; David Timor edo Aleix García, Àlex Granell, Borja García, Portu; eta Cristhian Stuani.

Reala: Rulli; Odriozola, Llorente, Martínez, Kevin; Illarramendi, Zurutuza, Prieto; Oyarzabal, Januzaj eta Willian José.

Epailea: Ignacio Iglesias Villanueva (Galiziako batzordea).

Zelaia: Montilivi.

Ordua: 21:00.