Itxi

Reala

Porrota

Etsipena Butarquen (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Realak galdu egin du Butarquen Leganesen aurka jokatutako partida, Gabriel Piresek zoritxarreko jokaldi batean egindako golaren ondorioz.

  • Partida orekatua jokatu dute bi taldeek. Argazkia: Efe.

    Partida orekatua jokatu dute bi taldeek. Argazkia: Efe.

Reala galtzaile atera da 2018. urtean jokatutako lehen partidan. Leganes nagusi izan da eta hiru puntuak Butarquen geratu dira azkenean.

Lehen aukera argia etxekoek izan dute. Gabriel Piresek baloia Llorenteri lapurtu dio eta areaz kanpotik egindako jaurtiketa gogorrari ondo erantzun dio Gero Rullik.

Baina minutuek aurrera egin ahala, donostiarrek partidaren kontrola hartu dute; hala ere, ez dute gol aukera argirik sortu.

Arrisku gehien atsedenaldiaren atarian sortu dute Eusebioren jokalariek, baina Cuellar atezainak bikain babestu du Leganesen atea. Lehenengo geldiketan Willian Joseren gola saihestu du, eta bigarrenean Illarramendirena.

Jokalari txuri-urdinak aldaratze bat harrapatu du eta intentzio handiz jaurti du baloia, baina Cuellarrek eskua sartu eta baloia urruntzea lortu du.

Atsedenaldiaren ostean, Asier Garitanoren taldea golaren bila atera da. Zaldua Realak utzitako jokalariak bi aukera oso argi izan ditu bigarren zatiko lehen minutuetan.

Bi taldeen arteko oreka ikusita, argi zegoen gola egiten zuen lehenak eramango zituela hiru puntuak, eta horrela izan da. Omar Ramosek falta bat atera du, Rullik ez du urruntzen asmatu eta baloiak Gabriel jo du, kasualitatez, ate barrura sartu aurretik.

Azkenean, eta gol horren ondorioz, hiru puntuak Leganesen geratu dira.

 

Fitxa teknikoa

1 - Leganes: Cuéllar; Zaldua, Dos Santos, Muñoz, Diego Rico; Gumbau (Omar Ramos, 46. min), Rubén Pérez; El Zhar (Bustinza, 79. min), Gabriel, Eraso; eta Beauvue (Guerrero, 68. min).

0- Reala: Rulli; Odriozola, Llorente (Rodrigues, 77. min), Raúl Navas, Íñigo Martínez; Illarra, Xabi Prieto (Bautista, 83. min), Zurutuza; Canales (Juanmi, 64. min), Oyarzabal eta Willian José.

Golak: 1-0, 75. min: Gabriel.

. min: Gabriel.